Erroitz kaleko bidea gaur bertan irekiko dute erabat

Aiurri 2022ko abu. 23a, 11:28

Gaur bertan irekitzea espero dute Erroitz kalearen eta La Salle hiribidearen arteko lotunea. Azken egunetan lotunea itxita eduki dute herrigunerako norabidean, La Salle ikastetxearen parean. Izan ere, La Salle etorbideko, Plazaola kaleko eta inguruko kaleetako ur zikinak Ziako errekara bideratu ohi dituen hodia txikituta zegoen, eta horrek eragin zuen zuloa errepidean. Bideoan, langileak gaur goizean lanean ikus daitezke, bost metroko hodi berria jartzeko asmotan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!