Topatu dute herriko argiterian azken egunetan mozketa eragin duen matxura

Aiurri 2022ko abu. 24a, 13:13

gaur goizean, Kale Nagusian, Ondarreta ikastetxeko paretik doan kable-sarean topatu dute igandez geroztik herriko kale-argiterian kalteak eragin dituen matxura. Gaur ez bada bihar beranduen jota, argiteriako matxura konpontzea aurreikusi dute. Bien bitartean, errepide zati horretan autoek ibili ahal izango dute, baina semaforoen bitartez. Bideoan eta argazkietan ikus liteke matxura non izan den.   

Kale Nagusian, Ondarreta ikastetxeko parean, lur azpitik doan kable-sarea erreta topatu dute. Horretarako, lehenbizi, sentsore aparatuen bidez lan egiten duen enpresa espezializatu batek matxura herriko klabe-sareko zein lekuetan egon zitekeen lokalizatu behar izan du. Behin matxuraren eremua gutxi gora-behera jakinda, udaleko obretako langileak lurra zulatzen aritu dira, matxura topatu duten arte.

Udal langile bat, hondatuta dagoen kable-sarea eskuetan duela, topatu ostean.  

 

Kale Nagusian, Ondarreta ikastetxeko parean, lur azpitik doan kable-sarean topatu dute matxura, erreta baitzegoen. Horretarako, lehenbizi, sentsore aparatuen bidez lan egiten duen enpresa espezializatu batek matxura herriko klabe-sareko zein lekuetan egon zitekeen lokalizatu behar izan du. Behin matxuraren eremua gutxi gora-behera jakinda, udaleko obretako langileak lurra zulatzen aritu dira, matxura topatu duten arte.

 

Argiteria hondatuta, igande gauean

Igande gauean Andoaingo zenbait gure ilunpetan geratu ziren; besteak beste, Ondarreta, Zumea, Kale Nagusia edo Kaletxiki. Ekipo-elektrogeno baten bidez behin behineko irtenbidea topatu dute udaleko zerbitzuetako langileek, zenbait auzunetan argiteria eusteko. Buruntza auzoa eta Gudarien Etorbidea geratu dira bart gauean argirik gabe.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!