Gabirondok Bavarian (Alemania) jokatu zen Europako taldekako sega txapelketan parte hartu zuen, abuztuaren 14an. Bertan Suitza, Hego Tirol, Austria, Bavaria eta Euskal Herriko segalarien taldeak lehiatu ziren. Emakumezkoetan, euskal taldea bigarren geratu zen. Argazkian, emakume laukotea, saria jasotzeko unean: Alaitz Imaz, Jugatx Agirre, Maria Luisa Gabirondo eta Maider Garmendia. Gabirondo lehiaketetara itzuli egin da zenbait urteren ostean, eta segari gogo biziz heldu dio, Aiurriri adierazi dionez. Elkarrizketa, iraileko lehen zenbakian irakurri ahal izango da.