Edukiontzien erreketa

Beira-edukiontzi bat erre dute bart Mimendi auzoan

Aiurri 2022ko abu. 26a, 09:49

Gauean edukiontzi bat erre dute Mimendi auzoan. Bizilagunak izan dira lehenak ohartarazten, zaborrontziak etxeetatik gertu kokatuta baitaude. Segituan Udaltzaingoa bertaratu da sua itzaltzera. Gertakariaz haratago, ez da ezbeharrik ez eta kalte material handiegirik gertatu. Azken urtean, hiruzpalau izan dira erretako edukiontziak.

Mari Carmen Gonzalez bizilagunaren argazkia

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!