Jon Gaztañaga NorthEast United Indiako taldearekin akordioa ixteko zorian

Aiurri 2022ko abu. 26a, 10:29

Cultural Leonesa taldeak futbolari andoaindarra alboratu zuen aste batzuk atzera. Horiek horrela, Khel Now kirol kazetaritzako hedabideak jakitera eman zuen, Gaztañaga NorthEast United Indiako talde ezagunarekin hitz egiten ari zela. Antza, erdilariaren fitxaketa egi bihurtuko da datozen egunetan. Khel Now hedabieak jakitera eman duenez, urtebeterako akordioa sinatuko lukete: "Datozen egunetan Guwahatin lur hartzea espero da taldekideekin entrenatzen hasteko". 

Sarean euskaratutako Khel Now hedabidearen edukia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!