Zinema denboraldia asteburuan abiatuko da

Aiurri 2022ko abu. 29a, 10:33

Estatu mailan arrakasta handia duen "Padre no hay mas que uno 3" eskainiko dute asteburuan, larunbatean hasi eta asteartera bitarte. 

"Dios mio, pero que nos has hecho" filma eskainiko dute irailaren 9ko asteburuan, eta "El test" irailaren 16an. "Modelo 77" eskainiko dute azken asteburuan.

Haurrei begirako eskaintzari dagokionez, "Minions" filma eskainiko dute irailaren 9tik 11ra eta "DC liga de supermascotas" irailaren 17an eta 18n.

Programazio guztia eskura, Basteroko webgunean

Modelo 77

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!