Lorentzo Iruña sorabillatarra, Elkanoren marinela

Aiurri 2022ko abu. 29a, 15:32

“Lorentzo Iruña. Sorabillako marinela mundua lehenengoz inguratu zuen itsasaldian” liburuxka aurkeztu dute gaur. Hamar orrialdeko argitalpen irakurterraza, etxez etxe banatuko dute hurrengo egunetan, ekainaren 6a, “Elkano Eguna”, EAEn jaiegun izatearen harira. Lorentzo Iruña, Juan Sebastian Elkanorekin batera itsasoratu zen marinela izan zen; egiazki, ezin izan zuen itzuli, bidean gaixotasunez hil baitzen. 

Garai hartan Andoaindik bereizitako unibertsitate askea zen Sorabillako semea izan zen Iruña.

Maider Lainez Andoaingo alkateak eta udal artxiboko Karmele Otaegi arduradunak eta Marta Trutxuelo langileak aurkeztu dute liburuxka, udaletxean. Bideoan, aurkezpena ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!