Ruben Gelbentzuri eta Jon Lizarribarri elkartasuna adieraziko diote hilaren 10ean

Aiurri 2022ko ira. 1a, 12:51

Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak Ruben Gelbentzuren eta Jon Lizarribarren aldeko eguna antolatu du. Irailaren 10ean, arratsaldeko 19:30ean elkarretaratzea egingo da Zumea plazan eta, ondoren, musika emanaldiak egonen dira Gaztetxean.

Esan bezala, hilaren 10ean Gelbentzuri eta Lizarribarri babesa adierazteko elkarretaratzea egingo da arratsaldeko 19:30ean. Ondoren, 22:00tan Sofokaos eta Alerta Gorria taldeen kontzertuak egongo dira; 7 euro balioko ditu sarrerak.

Urnietako Elkartasun Ekimenak zera zihoen martxoan argitaratutako oharrean: "Rubenek eta Jonek 2020tik haien etorkizunaren gaineko segurtasun falta dute, edozein momentutan presondegirako bidea egin beharraren mehatxupean bizi dira eta 2020ko amaieratik: 15 egunero, komisaldegian sinatuz eta kontuak blokeatuak izanik. Hau gutxi balitz, 2013an, biak kartzelaratuak izan ziren, eta 2014an aske utzi zituzten haien aurkako frogarik ez zegoen eta. Bai 2013ko sumarioan, bai 2020koan, bai 2021koan, 2002ko Euskadi Ta Askatasunaren ekintza batzuk leporatzen dizkiete, baina, nahiz eta 20 urte igaro, epaileek ez dute frogarik lortu haien aurka".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!