N1 ANDOAIN A15

A15 eta N1 errepideen arteko lotura hobetzeko egitasmoari buruzko ez ohiko plenoa deitu dute

Aiurri 2022ko ira. 1a, 14:20

Herri bilerak deitu dituzte bizilagunak, egun hauetan. Udalak berriki iragarri duenez, gaiari buruzko ez ohiko plenoa egingo du irailaren 12an.

Aparteko Osoko Bilkura egingo dute, Udalaren oharrak jasotzen duenez, honako xedearekin: "Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak aurkeztutako Bazkardon, Tolosako noranzkoan, A-15 eta N-1 errepideen arteko lotura hobetzeko proiektuari buruz Udalak duen jarrera aztertzeko".

Ez ohiko plenoa datorren irailaren 12an izango da, astelehenarekin, arratsaldeko 19:00tan hasita.

Aurretik, Hirigintza Batzordea

Udalak, bestalde, biharko Hirigintza Batzordea streaming bidez eskainiko duela erantsi du. Andoain.eus edo Youtube bidez jarraitu ahal izango da. Batzordea 09:00tan hasiko da.

Herri bilerak

Foru Aldundiaren egitasmoari alegazioak aurkezteko epea zabalik dago eta Andoainen hiru bilera ezberdin deitu dituzte, hurrengo hiru egunetan.

  • Irailak 1, osteguna. 19:00, Bastero Kulturgunea.
  • Irailak 5, astelehena. 19:00, Karrika elkartea.
  • Irailak 7, asteazkea. 19:00, Sorabillako Erretoretxea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!