Eneko Belokik Antiguako txapelketako finala jokatuko du Unai Amianorekin, promesen mailan

Aiurri 2022ko ira. 2a, 10:30

Beloki andoaindarrak 74. Antiguako txapelketako finala jokatuko du Amiano bikotearekin, larunbatean, goizeko 11:00tan. Zubizarreta-Landa bikotearen aurka jokatuko dute. 

Andoaindarrak lan handia egin beharko du finala irabazteko, izan ere, Zubizarreta maila handia erakusten ari da azken aldian, eta promesen artean pilotari entzutetsuena bilakatzen ari da. 

Horrez gain, emakumezkoen eta nagusien finalak ere jokatuko dira; bata banaka eta bestea binaka. Gainera, streaming bitartez ikusteko aukera egonen da Antiguako Pilotazaleak Youtube kanalaren bitartez. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!