Azken hamaboskarian zein astekarian, Leitzarango Otieta parkean haur ikuskizuna iragarri du Aiurrik: aldizkariak bere orriotan ipini bezala, ikuskizun bat izan behar zen hilaren 4an Basajaunekin, Lamiekin, Sorginekin, Gentilekin eta beste zenbait pertsonaia mitologikoekin. Bada, nahaste baten ondorioz, okerreko albistea eman du hedabideak. Hortaz, Aiurrik sentitzen du Bisitarien Etxeko arduradunei, ikuskizunaren eragileei eta irakurleei sor ziezaiekeen endredua.