N1 ANDOAIN A15

Gipuzkoako Foru Aldundiaren C2 egitasmoak sortuko lituzkeen kalteak bertatik bertara ezagutzeko txangoa antolatu du sortu berri den plataformak

Jon Ander Ubeda 2022ko ira. 4a, 08:23

Buruntzatik abiatuko da ibilbide gidatua.

A15 eta N1 errepideen lotune berriak udalerriari eta bertako biztanleei kaltea ekarriko diola sinestuta, herritar talde batek plataforma sortu du. Eta abuztuaz geroztik ekimen betean dira. Herri bilerak deitu dituzte, Hirigintza batzordean parte hartu dute eta mozio bat aurkeztu dute udaletxean. Horrekin batera, ibilbide gidatua antolatu dute.

Hauxe da ibilbide gidatua antolatzeko arrazoiak: “Gipuzkoako Foru Diputazioak onartutako C2 proiektuak kaltetutako bizilagun batzuk sortutako plataforman uste dugu proiektu hori zentzugabekeria dela. Kalte handiak sortzeaz gain, proiektua egiteak aukera asko galtzea ekarriko luke, gaur egun Andoaingo Hiri Ordenazio Plangintza Orokorrean bilduta dauden aukerak”.

C2 proiektuak sortuko lituzkeen kalteak lekuan bertan askoz hobeto ikusteko, plataformak goizez egiteko txango erraz bat antolatu du, adin guztietako jendearentzat irisgarria eta 2 orduko iraupenekoa.

  • Irailak 11, igandea

  • 10:00. San Martin Parke Arkeologikoa, Buruntza.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!