‘Ikuszirkus’ zirko jaialdiaren edizio berria iristear da Andoainera

Jon Ander Ubeda 2022ko irailaren 5a

Irati Gonzalez eta Koldo Arakistain Mikra ikuskizuneko sortzaileak dira.

Aurtengoan doako lau kale ikuskizun antolatu ditu Udaleko Kultura sailak. Datozen bi asteburutan lau ikuskizunez gozatu ahal izango da.

[‘e.go]

  • Irailak 10, larunbata
  • Malabare ikuskizuna
  • Zumea plaza. 19:00.

 

Mikra

  • Irailak 11, igandea
  • Soka-akrobaziak
  • Goikoplaza. 19:00.

 

Urbasa

  • Irailak 17, larunbata
  • Akrobazia eta txalaparta
  • Otieta. 18:00.

Doako bus-zerbitzua Andoaindik Leitzaranera, bai bertara iristeko 17:00etatik 18:00etara (geralekuak: Zumea plaza eta Kaleberria), zein ekitaldia amaituta itzultzeko ere 19:00tatik aurrera, geraleku berekin.

Do Not Disturb

  • Irailak 18, igandea
  • Akrobazia
  • Goikoplaza. 19:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!