N1 ANDOAIN A15

Auzo batzarra Sorabillan, asteazken honetan

Aiurri 2022ko ira. 5a, 13:17

Sorabilla elkarteak deialdia egin du: "Gipuzkoako Foru Aldundiak N-I eta A-15 errepideen arteko lotura proiektuari aurkeztu beharreko alegazioak azaldu eta bidezko bada onartzeko batzarrera deitzen zaie sorabillatar guztiei, elkarteko kide izan edo ez". 

Hitzordua 19:00tan ipini dute Sorabillako Erretoretxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!