Andoain Euskaraldia'22

Euskaraldia antolatzeko bilera irekia

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia 2022ko ira. 5a, 13:38

Irailak 14, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan izango da Urigain kultur etxean.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean izango da Euskaraldiaren hirugarren edizioa, HITZEZ EKITEKO GARAIA lemapean. Euskararen erabileran eta hizkuntza-ohituretan eragitea du helburu Euskal Herriko ariketa sozial masiboak, eta herritarroi dagokigu Euskaraldia gure herriko errealitatera egokitzea eta martxan jartzea. 

Horregatik, irailaren 14an (asteazkena) arratsaldeko 18:00etan Urigain kultur etxean egingo den bileran parte hartzeko deia egiten diegu herriko eragileei eta norbanakoei. Zuen parte hartzea garrantzitsua da!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!