Emakumeentzako Jabekuntza Eskolako ikastaroen berri eman dute Udaletxean

Aiurri 2022ko ira. 8a, 11:45

Petri Romero zinegotziak eta Sandra Barrentxea teknikariak Jabekuntza Eskolako programazioaren nondik norakoak aurkeztu dituzte. 

Alde batetik, ikastaroak ohiko eskaintza edukiko du, besteak beste, batukada feminista, solasaldiak, autodefentsa tailerra eta kosmetika naturala beste askoren artean. Bestetik, zenbait berrikuntzekin dator ikastaroa; hala nola serigrafia tailerra, oinarrizko mekanika lantegia eta konfiantza sortu eta elikatzeko lantegia, beste batzuen artean. 

Ikastaroak doakoak izango dira eta zaintza zerbitzua eskainiko da. Izena ikastaroa hasi baino astebete lehenago eman beharko da. Jabekuntza.andoain.eus webean, berdintasun sailean eta Udaletxeko atarian eman ahal izango da izena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!