Amaterrak eta Tolosaldeko Ahots Gazteek kontzertua eskainiko dute Sorabillako Harrera Etxean, larunbatean

Aiurri 2022ko ira. 8a, 12:23

Sorabillako Harrera Etxeak bultzatuta, Zabalbidean proiektuaren baitan, kontzertuak eta paellada antolatu dute, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Birgizarteratzea oinarri hartuta, herritarrentzat erakargarria den ekimen bat antolatu nahi izan dute. Edonor joan ahal izango da eta, gainera, haurrentzako jolasak eta jostailuak ere egonen dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!