N1 ANDOAIN A15

Udalak Aldundiari aurkeztuko dizkion alegazioak aztergai izango dira astelehen goizeko Hirigintza Batzordean; arratsalderako ez ohiko plenoa deitu dute

Aiurri 2022ko ira. 9a, 07:00

Plataformak auzo bilerak deitu ditu azken egunotan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak Bazkardorako aurkeztu duen egitasmoak udalerri osoan eragingo du. Datorren astelehenean bi hitzordu izango dira. Lehena, goizez, Hirigintza batzordea. Bigarrena, arratsaldez, Ez ohiko plenoa.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, goizeko Hirigintza Batzordean “Bazkardon, Tolosako noranzkoan, A-15 eta N-1 errepidearen arteko lotura hobetzeko aurkezturako proiektuari buruz Andoaingo Udalak aurkeztu  beharreko alegazio-proposamena aztertuko da". Egun berean, arratsaldeko 19:00tan hasita, ez ohiko plenoa izango da sortu berri den plataformak gai berari buruz aurkeztutako mozioa aztertu ahal izateko. Udalak on line eskainiko ditu bi hitzorduak: "Herritarrek bi bilerak jarraitu ahal izateko, streaming bidez emango dira eta,  ondoren, Udalaren webgunera igoko dira (www.andoain.eus)".

Irailaren 2ko Hirigintza Batzordea ikusgai

Irailaren 2an Udal ordezkariek eta Udal Arkitektoak alegazioen inguruko puntua aztergai izan zuten. Kaltetutako hainbat herritarrek iritzia eman ahal izan zuten.

Astelehen arratsaldean bilkura deitu dute, plenoa hasi aurretik

Ez ohiko mozioa aurkeztu duten bizilagunek elkarretaratzea deitu dute, datorren astelehenerako. 18:30ean hasiko da, eta plenoa 19:00tan izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!