Euskaldunak irabazi du 2022ko Larramendi txapelketa

Aiurri 2022ko ira. 12a, 12:46

Andoaingo futbol taldeak XLVIII. Larramendi txapelketa irabazi zuen, triangular modalitatean, Billabonaren eta Amara Berriren aurka. Billabona bigarren postuan sailkatu zen eta Amara Berri hirugarrenean. 

Futbolzale ugari bertaratu ziren denboraldiko lehen txapelketa ikusteko. Amaieran, Maider Lainez alkateak, Petri Romero zinegotziak eta Salva Parada Euskaldunako lehendakariak kapitainei sariak eman zizkieten.

Amara Berri taldea

Billabona taldea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!