Bezeroaren Astea martxan da Andoainen, eta asteburuari begira Outlet kalean ekimena iragarri dute

Aiurri 2022ko ira. 12a, 13:18

Gaurkoan hasi eta iganderarte, Salkineko dendetan erosketa egiteak saria dakar. 2 eta 5 euro arteko sariak lortu ahal izango dira. Asteburuari begira, berriz, Outlet kalean honako dendetan: Amabi, Gloss, Durazno, Alice, Amantegi, Ormendi kirolak, Pottoko, Maindi, Xare, Iturbe, Gorostidi, Gamer, Izeia, Pepi, Cisneros, Gonzalez, Stop, Ernaitza. 

Urtaro aldaketarekin, herriko hainbat merkatarik prezio merkeagoan jarriko dituzte hainbat produktu. Inflazioak kezka eragiten duen garaiotan, aurrekoetan baino interesgarriago bilakatu daiteke Outlet kalean Salkinen ekimenera hurbiltzera. Merkatalgunearen kanpoaldean jarritako postuetan erosi ahal izango dira produktu horiek. Eguraldiak lagunduz gero, parte hartze handia espero da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!