N1 ANDOAIN A15

Herri plataformaren bidetik 500 alegazio aurkeztera iritsiko direla adierazi du Perez de Eulatek

Jon Ander Ubeda 2022ko ira. 12a, 18:47

Ez ohiko plenoa 19:00tan hasiko da, eta Herri plataformak elkarretaratzea deitu du 18:30erako. Dozenaka lagun elkartu dira Goikoplazan eta lau pankarta ezberdin ikus daitezke. Handienak C2 egitasmoa kaxoian uztea eskatzen du.

Iñaki Perez de Eulatek hartu hitza, pleno aretora igo aurretik. Eskerrak emateko, bereziki: "Hamar eguneko epean ia 500 andoaindarren alegazioak aurkeztera iritsiko gara. Ez genuen espero eta eskerrak eman beharrean gaude. Alegazio horiek Buruntza, Mimendi, Comaq, Karrika... eremu ezberdinetakoak dira. Aita Larramendi ikastolak eta artezkaritzak ere bat egingo dutela jakin dugu". Txalo artean amaitu da bere adierazpen laburra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!