Leizaranek aurkezpen ekitaldia egingo du ostiralean, Allurralde kiroldegian

Aiurri 2022ko ira. 13a, 11:19

Leizaranek aurkezpen ekitaldia egingo du hilak 16an Allurralden, arratsaldeko 19:00tan. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete: "Ekitaldi polita antolatu dugu. Allurraldera gerturatzeko deia zabaltzen diegu". Larunbatean, berriz, aurredenboraldiko txapelketa antolatu dute.

Horrez gain, irailaren 17an mutilen aurredenboraldiko txapelketa ospatuko da Arrate pilotalekuan (goizez) eta Allurralden kiroldegian (goizez eta arratsaldez). Normaltasunez jokatuko den pandemia osteko lehen txapelketa izango da, eta bertan izango dira Corazonistas, Burlada, Tolosa eta Egues taldeak.

Leizarango eskubaloi taldeak

Guztira 13 taldek ekingo diote denboraldiari:

  • Infantil mutilak: Bi talde
  • Infantil neskak: Hiru talde
  • Kadete mutilen talde bat Gipuzkoa mailan eta beste bat Euskadi mailan
  • Kadete nesken bi taldeak Gipuzkoa mailan
  • Jubenil mutilen talde bat Euskadi mailan
  • Jubenil nesken talde bat Gipuzkoa mailan
  • Senior mutilen talde bat Gipuzkoako 1. Lurraldeko mailan
  • Senior nesken talde bat Euskadi mailan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!