N1 ANDOAIN A15

Aita Larramendi ikastolak ere alegazioak aurkeztu dizkio C2 egitasmoari

Aiurri 2022ko ira. 14a, 11:02

Alegazioak aurkezteko epearen barruan, saihesbide egitasmoaren aldeko eskaera aintzat hartzea eskatu du.

Alegazioak hiru puntu ditu:

  1. "N-1 errepidearen zeharbideak, Andoaindik igarotzean, hesi-efektu handia sortzen du, eta horrek udal-lurraldea eta azpiegitura horren bi aldeetako hiri-piezak egituratzea eta iragazkorra izatea eragozten du. Era berean, hots eta atmosfera-kutsaduraren maila askoz ere handiagoa da eremu mugakideetan, akustikaren edo airearen kalitatearen arloan indarrean dagoen araudian ezarritakoak baino.
  2. Convivencia II alternativa garatzen duen trazadu egitasmoak Ikastolak Txistokiko instalazioetan lehendik jasaten duen zarata eta aire kutsadura larriagotzen du, errepidea ikastolara gehiago hurbilduz.
  3. Hori dela eta Foru Aldundiari Udalerriko eta eskualdeko plangintza urbanistikoan aurreikusten den errepidearen saihesbide egitasmoa landu eta gauzatu dezala".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!