Bidaia, norbera deseraiki eta berreraikitzeko tresna

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arberas 2022ko ira. 20a, 13:52

Iñaki Egibar eta Ane May Sagawa Great Ocean Road-en (Australia). ©Sagawa eta Egibar

Itzulerarik gabeko bidaiak ez-ohikoak diren arren, geroz eta ugariagoak dira jendartean. Erritmo bizian bizi dira herritarrak; horiek horrela, batzuetan, zail egiten da norberari denbora eskaintzea. Horregatik, badira atzerrira joan eta bestelako esperientziak bizitzera joaten direnak

Jendarteko bizi-egoera azkarra da, azkarregia, sarritan, lan egiteko bizi dira, ez bizitzeko; estresagarria izaten da batzuetan, sistema ekonomiko-sozialak hala bultzatut-a. Bada, irakurle, zenbat aldiz pasa ote zaizu burutik, ´goazen kanporaª, ´goazen bidaiatzeraª ala ´goazen urte sabatikoa hartzera eta hau guztia atzean uzteraª?. Pentsatu edo irudikatu bai, baina inor gutxi ausartzen da hori egitera. Zergatik? Beldurragatik, ezjakintasunagatik, zailtasunengatik edota horrek dakarrenagatik. 

Edonola ere, milaka-milioika herritarren artean, badaude sistema honetan ezarritako bizimoduarekin hautsi eta ezer gutxirekin kanpora bidaiatzen duten nomadak: esaterako, Ane May Sagawa eta IÒaki Egibar andoaindarrak. Lehenak fisioterapia ikasketak ditu eta, bigarrenak komunikazio ikasketak. Biak langileak dira, baina, aukera eduki dutenean, hegazkina hartu eta bidaiatzera joan dira. Batzuetan, hilabete pare batez, eta, beste batzuetan, apur bat denbora luzeagorako. Normalean, bidaiatzea oporrekin edo aisialdiarekin erlazionatzen da estuki. Sagawak eta Egibarrek, berriz, beste planteamendu bat dute: “Esperientzia berriak bizitzera goaz eta izugarri gustuko dugu bidaiatzea. Sarritan bidaiatu dugu, batez ere, oporretan. Hala ere, azken urteetan, lekuak ezagutzeko, gu geu elikatzeko eta lan egiteko asmoz hartu dugu hegazkina. Gure bidaien oinarria, oro har, boluntariotzak dira; hainbat proiektutan parte hartzeko aukera emateaz gain, bertakoak zein tokiak ezagutzeko modu aberasgarritzat ditugulako”. 

Bidaldia: prestakuntza eta zailtasunak

Gauza askorekin bezalaxe, bidaiatzerakoan hamaika kontu antolatu behar dira eta, beraz, eduki daitezkeen zailtasunak ere ugariak izan ohi dira. Hegaldiak, lo egiteko lekuak, dokumentazioa, lekuaren gaineko informazioa, hizkuntza etabar, kontuan hartu behar dira. Andoaindarrak esperientziadunak dira horretan: “Egia esan, egin dugun bidaia bakoitza modu ezberdinean kudeatu dugu. Egoeraren arabera moldatzen gara eta, gure kasuan, askotan ez dugu aurre-plangintza handirik egiten, nahiz eta oinarrizko gauzak ongi antolatzen saiatzen garen. Esaterako, dokumentazioa eguneratuta mantentzea eta hegaldiak ondo lotuta uztea oso garrantzitsua da”. 

Bidaiatzea ez da muxutruk

Prezioak eta poltsikoak izan ohi dira bidaiatzearen buruhauste nagusienetako bi; andoaindarrek argi adierazten dute bidaiatzeko modu asko daudela eta ez dela zertan garestia izan. “Esperientziatik diogu gastu handiena hegaldia izan ohi dela. Behin helmugara iritsita, norberak aukeratzen du lehentasunak zeintzuk diren; hau da, gastuak bizimoduaren eta egoeraren arabera, handiagoak edo txikiagoak izango dira. Bidaiatzean, oporrak egiten ditugu, noski, baina argi eduki ez garela oporretan bizi, hots, lan egiten dugu; gehienetan, etxean kozinatzen dugu eta ekonomikoki jasangarria den turismoa egiten saiatzen gara. Edozein lekura joan aurretik, bertako baliabideak aztertu eta egokienak diren aukerak bilatzen ahalegintzen gara. Hegaldien prezioa alde batera utzita, norberaren esku dago ekonomiaren kudeaketa eta, azken finean, baita bizitzeko modua ere”. 

Ildo beretik, boluntariotza ere aukera paregabea izan daiteke gastu ekonomiko txikiagoarekin esperientzia berriak bizitzeko. Worldpackers edo Workaway bezalako web-orriak ezagunak dira eskaintzen dituzten lan-truke aukera anitzengatik. Plataforma horiek lan proiektuetan parte hartzeko eta kultura-elkartrukea sustatzeko aukera eskaintzen dute. Adostutako lan ordu kopuru baten truke, bertakoek beren etxean bizi eta familiako kide bat gehiago izatera gonbidatzen zaituzte. 

 

Erreportaje osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!