N1 ANDOAIN A15

Aita Larramendi ikastolan panelak jartzeko prozedurari ekin dio Udalak

Jon Ander Ubeda 2022ko ira. 15a, 16:16
Andoaingo alderdi sozialistako hainbat kide, artxiboko irudian.

Iragarpen hori ageri da Andoaingo PSE-EE alderdiak EAJ-PNVri erantzunez zabaldu duen oharrean.

Aldundiak atera zuen lehen agiria Aita Larramendi ikastolako aferan, Udalari atzerapenaz jokatzen ari zela salatuz. Alkateak gogor erantzun zuen. Eta arratsaldean EAJ-PNVren agiria iritsi zen. 24 ordu beranduago PSE-EEren erantzuna iritsi da.

EAJ-PNVK ARGITARATUTAKO OHARRARI ERANTZUNEZ

EAJ-PNV Udal Taldeak atzo igorritako oharrari erantzunez, Udal Sozialistak argi utzi nahi du:

  • Andoaingo alkateak eta udal honek ez diola inolako oztoporik jarri Foru Aldundiari lursailak lagatzeko garaian, Aita Larramendi Ikastolan pantailak jarri ahal izateko.
  • Joan den irailaren 2an Aldundiari jakinarazi genion komeni zela harik eta alegazioak aurkezteko epea igaro arte lagapenik ez egitea, sor litezkeen kontraesanak saiheste aldera.
  • Alegazio-aldi hori atzo amaitu zenez, gaur hasi gara lursail horiek lagatzeko prozedura eta izapideekin.
  • Alkateak eta Udaleko Talde Sozialistak Andoain herriaren eta andoaindarren defentsa besterik ez dugu egin. Arduraz jokatzea eskatzen dugu, Andoaingo herritarren ongizatea nagusitu dadin, eztabaida antzuen aurrean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!