Ingurumena izango da 2023ko Udal egutegiko gaia

Aiurri 2022ko ira. 16a, 09:43
2022ko egutegiko irabazleak

Udalak gaur eman du deialdiaren berri: “Andoaingo Ingurumen naturala izango da 2023ko udal egutegiko argazki lehiaketako gaia”.

Azken urteotako joerari eutsiz, Udalak egutegia herritarren partaidetzarekin osatuko du. Hilabete bakoitzeko argazki bana aukeratuko du, eta irabazle bakoitzak 150 euroko saria jasoko du.

Xehetasunak

  • Argazkiak argitaratu gabeak izan behar dute eta egile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ditzake. Aukeratu den argazkian azaltzen diren pertsonak identifikagarriak balira, egutegian azaltzeko haien baimena aurkeztu beharko da. Partehartzaileek 16 urte gorakoak izan behar dute.
  • Formatua, bereizmen handiko digitala, horizontala eta 2-10 MB pisukoa, zabalera 4350 px x altuera 2900 px. Bereizmena 300 ppp. Adobe RGBn JPGn formatuan. Aurkezteko epea: urriaren 1etik 31 arte izango da, www.andoain.eus webgunean.
  • Emaitza azaroaren 15a baino lehenago jakinaraziko da.

Txitxu Ruiz Kulturako zinegotziak andoaindarrak parte hartzera deitu ditu: “Herriko ondare naturala balioan jarri nahi dugu, ziur gaude maila handiko argazkiak aurkeztuko direla”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!