Leizaran eskubaloi klubak denboraldi berrirako bere 13 taldeak aurkeztu ditu

Aiurri 2022ko ira. 17a, 07:30

Leizaran eskubaloia osatzen duten jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide, gurasoek, bazkidek eta babesleek ekitaldi berezia ospatu zuten Allurralden atzo, izan ere, 2022-2023 denboraldian lehian arituko diren 13 taldeak aurkeztu baitzituzten. Leizaran taldearen 43. urteari ilusioz heldu diotela azpimarratu zuten guztiek ere. Ekitaldiaren argazki-bilduma eta bideoa, ikusgai: 

Bi jokalari gaztek hartu zuten hitza ekitaldiaren hasieran, eta honako adierazpenak egin zituzten:

“Kirol emaitza onak lortzea da gure helburu nagusietako bat, baina ez dugu inoiz ahaztu behar, kirol-emaitza onak, gure entrenatzaileek gidatuta egin behar dugun ezinbesteko ikaskuntza eta ahalegin prozesu baten ondorioz iritsiko direla. Ikasten segitzeko gogoz gaude, prest gaude gogor saiatzeko, eta Leizaran mailarik gorenera eraman nahiko genuke.

Kirol emaitzez gain, beste desio bat dugu 2022-2023 denboraldi honetarako, eta desio hori gure klubarekiko dugun sentimendua gainerako andoaindarrei transmititzea eta kutsatzea da. Andoaingo txoko guztietara zabaltzea. Harmaila hauek andoaindarrez bete behar ditugu, ze gure zaleen txalo eta animo beroak izango baitira hainbeste desiatzen ditugun kirol-garaipen horiek lortzen lagunduko digutenak.

Asko gara era batera edo bestera gure aletxoa jartzen dugunak gure nahiak bete daitezen. Beraz, gure aitormenik zintzoena klubeko bazkideei, gure gurasoei, epaileei, erakunde babesleei, erakunde publikoei, elkarte gastronomikoei eta merkatariei, lantaldeei eta zuzendaritzari.

 

13 talde, mailaz maila

* Infantil emakumezkoen horia. Entrenatzaileak: Izaro Xanbu eta Migel Angel Martinez.

* Infantil emakumezko txuria. Entrenatzaileak: Amaia Muñoz eta Naroa Zozaya.

* Infantil emakumezko urdina. Entrenatzaileak: Luis Sobejano eta Manero.

* Infantil gizonezko horia. Entrenatzaileak: Manex Arruabarrena eta Unai Peñalvo.

* Infantil gizonezko urdina. Entrenatzaileak: Fernando Duarte eta Josu Etxeberria.

* Kadete emakumezko horia. Entrenatzailea: Joxan Otaño.

* Kadete emakumezkoak La Salle Berrozpe. Entrenatzailea: Xabier Etxeberria.

* Kadete gizonezko horia. Entrenatzaileak: Ekaitz Etxeberria eta Julen Callejon.

* Kadete gizonezko urdina. Entrenatzaileak: Iñigo Sarasola eta Gorka Matute.

* Jubenil emakumezko taldea. Entrenatzaileak: Valentin Moreno eta Irene Requeijo.

* Juvenil gizonezko taldea. Oscar Izagirre, Andoni Arando eta Maite Lazkoz.

* Leizaran Lanbroa taberna. Entrenatzaileak: Olatz Olmedo eta Idoia Colomo.

* Leizaran Ernio Inmobiliaria. Entrenatzaileak: Xabi Amiano eta Alejandro Colorado.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!