N1 ANDOAIN A15

"Ulertezina da herritarrentzat Andoaingo EAJ Aldundiko EAJren eta bere beharren bozeramaile bihurtu izana"

Jon Ander Ubeda 2022ko ira. 18a, 07:49

Ostiral gauean jeltzaleek bigarren oharra kaleratu zuten, eta oraingoan sozialisten txanda iritsi da. Hedabideen bitartez ematen ari den ika-mikak amaierarik ez duela dirudi. 

EJJ-PNVK ATZO IGORRITAKO OHARRARI ERANTZUNEZ EAJ-PNV

Udal Taldeak atzo igorritako oharrari erantzunez, Sozialisten Udal Taldeak argi utzi nahi du:

  • Asteartetik, EAJ benetan garrantzitsua denaren fokua nahastu eta helarazi nahi du: Andoainek C2 trazaduraren proiektuaren aurka emandako erantzun irmoa.
  • Sentitzen dugu eta ulertezina da herritarrentzat Andoaingo EAJ Aldundiko EAJren eta bere beharren bozeramaile bihurtu izana, Andoainen eta andoaindarren interesak defendatu beharrean.
  • Alkateak eta Udaleko Talde Sozialistak lanean jarraituko dute, orain arte bezala, Andoainen eta andoaindarren interesak eta ongizatea defendatzeko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!