Bankoa Abanca - Diario Vasco pilota txapelketa jokatuko da igandean, Arrate pilotalekuan

Aiurri 2022ko ira. 20a, 10:29

Argazkia: DV

XXXI. El Diario Vasco pilota txapelketa jokatuko da hilaren 25ean, goizeko 11:30ean hasita; promesa eta senior mailako partida bana jokatuko dira. Promesetan, Beloki andoaindarrak Etxeberriarekin jokatuko du (gorri), Beitia-Canseco bikotearen aurka (urdin). Seniorretan, berriz, Olaetxea-Cordon bikoteak Garcia eta Albenizen aurka jokatuko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!