Alzheimerraren Munduko Egunean adierazpena zabaldu du Andoaingo Udalak

Aiurri 2022ko ira. 21a, 09:19

Egun hauetan gaiari buruzko jardunaldiak burutzen ari dira Andoainen, Gizarte Zerbitzuak lansailak antolatuta.

Hauxe da adostu duten testua:

Irailaren 21a ez da ahaztu beharreko eguna; Alzheimerraren Munduko Eguna da. Andoaindar gizartea gaixotasun honen inguruan sentsibilizatzeko eta AFAGIren leloa "Dementziaren ibilbidean jardungo dugu" izan dadin, Andoaingo Udaleko Talde Politikoek adierazpen instituzional hau adostu dugu.

Duela 30 urte, Alzheimerren gaixotasuna familia gutxi batzuen arazoa zen; gaur egun, lehen mailako arazo sozio-sanitarioa da, eta 25 urteren buruan hirukoiztea espero da.

Eragindako pertsonen kopuru handiak, familiengan eta zaintzaileengan duen inpaktu handiak, aurre egiteak dakarren laguntza-karga handiak eta horrek dakartzan kostu handiek Alzheimerren gaixotasuna osasun publikoaren eta gizarte-ekintzaren lehentasuntzat hartzea eragiten dute.

2022ko Alzheimerraren Munduko Egun honetan, Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen ibilbidean zehar jardutearen garrantzia nabarmendu nahi dugu:

KONTZIENTZIAZIOA > PREBENTZIOA > DETEKZIOA > DIAGNOSTIKOA > TRATAMENDUA > DOLUA

Horregatik guztiagatik, Andoaingo Udala:

1.- Elkartasuna adierazi nahi die Alzheimer eta beste dementzia batzuk dituzten gaixoei eta haien familiei, gaixotasun horren ondorioak egunero bizi baitituzte.

2.- Konpromisoa hartzen du konplizitatea indartzeko eta aktiboki lan egiteko bere eskumenen eta aurrekontu-aukeren barruan, Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen normalizaziorantz eta sozializaziorantz aurrera eginez.

3.- Animatu eta gonbidatu Andoaingo herritarrak irailaren 20ean, 22an eta 27an antolatutako jardunaldietan parte hartzera. Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen errealitateari aurrez aurre begiratzen lagunduko digute, bizkarra eman gabe.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!