[BERTAN BEHERA]

“Mugitu Andoain” jardunaldia

Aiurri 2022ko ira. 22a, 11:04

Jarduera fisikoa eta kirola Andoaingo kaleetara ateratzeko jardunaldia antolatu du Udalak.

Petri Romero Jarduera Fisiko eta Kiroletako zinegotziak lankidetza eskertuz hasiera eman zion agerraldiari. Egun osoko jardunaldia izango da larunbatekoa, herriko kirol taldeen laguntzarekin Aurrera aterako dena. Euskalduna Mendigoizale taldea, S.D.Euskalduna elkartea, Leizaran EKK, Ganbara S.T, Bidewushu, Kabutoken, Karate Andoain, Judo Club Andoain, Bertxin eta Sta. Krutzeko erretiratuen klubek eta 65 urtetik gorakoentzako gimnasia taldea aipatu zituen.

Larunbat goizean, udalerrian

Jardunaldia 10:00etan hasiko da eta eguerdiko 13:00etan amaituko da, Zumea plazan egingo den ekitaldiarekin. Bizikleta, Nordic Walking, arte martzialak, Ibili Andoain… egitarauan aurki daitezke.

Kaleberria, kirolgune

Sei urtetik aurrera, hainbat futbol, saskibaloi eta eskubaloi jokotan parte hartu ahal izango da Kale Berrian eta, azkenik, zortzi urtetik aurrera skate boalding eta surfskate lantegi batean parte hartu ahal izango da.

Romero zinegotziak adierazi zuenez, "Mugitu Andoainen helburua jarduera fisikoa sustatzea da, kirola ikusaraziz eta Andoaingo kaleak hartuz, jai giroan. Edozein andoaindar, adina gorabehera, fisikoki aktibatzea eta eguneroko ohitura osasungarriak hartzea dira erronkak. Horregatik, jardunaldi honetan, familientzako eta 65 urtetik gorako pertsonentzako jarduerak aurreikusten dira".
Lainez alkateak parte hartzeko deia luzatu zuen: "Herritar guztiei dei egiten diegu hilaren 24an mugi dadin eta kalera jo".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!