Fernandez gaztea den arren (14 urte), ibilbide oparoa egiten ari da azken urteetan; lasterketetan lehen postuetan sailkatu eta podiumak eskuratu ditu. Oraingoan, 2022. urtean, European Talent Cup txapelketa garrantzitsuan parte hartuko du eta Estoril, Xerez, Portimao edo Valentzia bezalako lekuetara bidaiatu beharko du, beste batzuen artean.