Elkartearen urteurreneko meza eta bazkaria

Zumeatarra elkartea 2022ko ira. 28a, 07:00

Zumeatarra elkartearen 50. urteurreneko ekitaldiei bukaera emanez, urriaren 8an, bazkaria egitekoak gara. Santa Kruz ermitan, eguerdiko 12:00etan ospatuko den mezarekin emango diogu hasiera egunari.

Elizkizunean, falta diren bazkideak oroitu nahi ditugu. Ondoren, bazkideen argazkia egiteko asmoa dugu, eguraldi onarekin Espigoian eta txarrarekin Zumea plazako estalpean. 14:30ak aldera, elkartean bertan, izango da bazkaria, Andoni Arabaolazaren taldeak prestatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!