Andoaingo Udalak eta herriko zenbait elkarteek elkarlanean burutuko dute asteazkeneroko hitzordua. Berez, hiru ibilbideetan (laburra, ertaina eta luzea) banatzen dira parte-hartzaileak; 10:30ean hasten dira ibilbide ertaina eta luzea, eta 10:45ean, laburra.
Astero, udal ordezkariekin batera bi elkarte ariko dira antolakuntzan.
Antolatzaileek urtero azpimarratu ohi dutenez, “erritmoa pertsona bakoitzak bere beharretara egokituko du, azkarrago edo astiroago, pertsona guztiak gustura egon daitezen”.
2018an jarri zen abian ekimena; eta aurreko ikasturteetan edukitako erantzun onari aurrerantzean ere eustea espero dute.
Bestalde, antolakuntzatik ohartarazi dutenez, pandemia zela-eta ibilaldien ostean prestatu ohi zuten hamaiketakoa kendu egin behar izan zuten arren, ahalik eta azkarren berriro ipintzeko asmoa daukate.