Gazte Eguneko egitaraua argitaratu dute Ernaiko kideek

Aiurri 2022ko ira. 30a, 10:13
2019ko Gazte Eguneko argazkia

"Lan prekarietatearen aurrean gazteok borrokan" lemapean antolatu dute Gazte Eguna, urriaren 15ean. 

Egun osoko egitaraua osatu dute Ernaiko kideek; besteak beste, hitzaldiaz, poteoaz, musikaz eta bazkariaz gozatzeko aukera egonen  da, beste batzuen artean. Bazkaria, kamiseta eta kontzertuen sarrera 15 euroren truke eskuragarri egongo da. Kontzertuetarako sarrerak, soilik, 7 euro balioko ditu. Gazte Egunerako tiketak Lanbroan, Ernaitzan eta Irunberrin erosi ahal izango dira tiketak.

Imagen

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!