Lara Mitxelena, Gema Ines eta Ixiar Jauregi Hernaniko musikariek osatzen dute Bihotx taldea; Mitxelena akordeoi-jolea da, Ines gitarra-jolea eta Jauregi perkusio-jolea. Basteron kontzertuan izan ziren Norabide Guztiak ikuskizuneko abestiekin, Maizorri Txalaparta Eskolaren 20. urteurreneko ospakizunetan.