Gipuzkoako bide berde eta gorrien gaineko informazioa, Goikoplazan

Aiurri 2022ko urr. 1a, 19:38

Gipuzkoako bide berde eta gorrien sarearen gaineko informazioa biltzen duen karpa ipini dute Goikoplazan, asteburuan. Bihar, igandearekin, 10:30etik 14:00ak arte egongo da zabalik, eta tartean, 11:00etatik 13:30era tailer mekanikoa jarriko dute martxan. Bizibideak izeneko gune hori Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Sailak antolatu du, Gurpilartea bizikleta eta garraiobide ez kutsakorren aldeko elkartearekin batera. Elkarteko Oihan Lopezek azalpenak eman dizkio Aiurriri: 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!