Harrera etxeko Zabalbidean guneak ateak itxi ditu

Aiurri 2022ko urr. 4a, 13:48

Sorabillako Harrera Etxea gune irekia bilakatzea du helburu Zabalbidean egitasmoak, bertako gazte etorkinen eta sorabillatarren zein gainerako herritarren arteko hartu emanak errazteko eta kulturartekotasuna sustatzeko. Horiek horrela, udaberrian eta udan hainbat ekintza burutu dituzte, besteak beste, musika emanaldiak, paelladak edota, besterik gabe, zerbait hartzeko gune gisa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!