"Emakumeek Andoaingo euskararen normalizazioan egindako lanari buruzkoa", horixe da deialdiaren goiburua. Andoaingo Udaleko Udal artxiboa, Berdintasun sailak eta Euskara sailak elkarlanean egin dute deialdia. Interesa duenak urriaren 10ean hasi eta azaroaren 25era bitarteko epea izango du, proposamena helarazteko. Bekaren zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da, eta deialdiaren irabazle denak behin betiko lana 2023ko irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko du. Ikerketa lanak, nola ez, originala izan behar du eta argitaratu gabea. Horrez gain, proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko da.
Deialdian jaso dutenez, "beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Proposamenarekin batera hautagaiek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Alde batetik, ikerketa proiektuaren memoria-laburpena. Gehienez ere lau orrialdekoa izango da. Beste aldetik, eskatzailearen curriculum vitaea.
Udalak deialdiaren xehetasunak internet sarean eskegi ditu. labur.eus/emakueuskara delakoan klik eginez gero, deialdian sartuko da interesatua.