Herri Babesarea giza eskubideen defendatzaileen babeserako euskal udal sarea da, eta Euskadiko zenbait udalek parte hartzen dute bertan. Sareak udal-administrazioen, euskal gizarte-erakundeen eta hegoalde globaleko giza eskubideen erakunde defendatzaileen arteko ahaleginak koordinatzea dauka helburu, tokian tokitik giza eskubideen defendatzaileak babesten laguntzeko.
Kolonbiako Herrien Biltzarreko kidea den Angélica Maribel Orjuela Sánchez egon da gurekin. Bere herrialdeko azken hamarkadotako egituraketa politiko eta sozialerako prozesuetan egindako bideari buruz hitz egin du.