Txertaketa Arrate pilotalekuan

Aiurri 2022ko urr. 6a, 13:48

Udalak aditzera eman duenez, aste honetan hasi da Arrate pilotalekuan gripearen aurkako eta COVID-aren aurkako txertoaren 4 dosia jartzeko txertaketa-kanpaina. Ordutegia honakoa da: 09:45-14:00.

Astelehenean Osakidetzak arrisku-taldeei zuzendutako gripearen eta COVID-19aren aurkako txertaketa-kanpaina hasi zuen Euskadiko osasun-zentroetan.

Arrisku taldeak, Osakidetzaren arabera:

  • 65 urtetik gorakoak.
  • Gaixotasun kronikoak dituztenak, hala nola diabetesa, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, kardiopatiak, etab.
  • Haurdun dauden emakumeak eta osasun-arloko eta eremu soziosanitarioko profesionalak
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!