2023ko Aurrekontu Parte-Hartzaileak aurkeztu dituzte Udaletxean

Aiurri 2022ko urr. 7a, 12:39

Maider Lainez alkateak eta Mari Jose Izagirre alkateordeak aurkeztu dituzte aurrekontu parte hartzaileen nondik norakoak; bertan, 10 proposamen azaldu dituzte, non, herritarrak erabaki beharko duen 250.000 euro zertan nahi dituen inbertitu.

Udalak herritarren 141 proposamen jaso ditu guztira, gaitutako parte-hartze kanalen bidez. Zehazki, 105 proposamen utzi dira udal-guneetan kokatutako hautestontzietan, eta 36 online kanalaren bidez.

Udal Jarraipen Batzordeak proposamen guztiak baloratu ondoren, hurrengo 10ek hurrengo fasera igarotzeko beharrezko baldintzak eta puntuazioa lortu dituzte, eta urriaren 17tik 31ra bitartean, herritarren eskura daude bozkatuak izateko:

  1. Ondarreta kalea berrurbanizatzeko proiektua: zerbitzuak berritzea, aparkale- kuak berrantolatzea eta oinezkoentzako ibilbide irisgarriak sortzea. 60.000€
  2. Zaintzako baliabideen eta beharren azterketa eta 12 urte baino gutxiago dituz- ten umeentzako udako jarduerak ordu bat luzatzea. 40.000€
  3. Andoaingo bizikleta bideen Plan Berezia. 60.000€
  4. Zebra bide arriskutsuen beharrekoak aztertu (adibidez, Juan Bautista Erro-Kale Nagusi), argiteria, pintaketa, kaptafaroen ezarpena, umeentzat errepidea zeharkatu aurretik eman beharreko pausoen pintaketa. 15.000€
  5. Sarbide publikoko hainbat udal-eraikinetan edoskitzea errazteko guneak sor- tzea. 5.000€
  6. Andoaingo Liburutegia larunbat eta igande goizak irekitzea ohiko zerbitzu guztiak eskainiz. 40.000€
  7. Lan munduratzea: kursoak sortzea, praktikak egiteko eta enplegua lortzeko au- kerarekin, batez ere emakumeentzat. 60.000€
  8. Andoainerako 2030 Agenda egitea, onartzea eta zabaltzea, tokiko eremuan Ga- rapen Iraunkorrerako Helburuak jorratzeko. 25.000€
  9. Olagain auzoa eta Joakin Larreta kalea Kaleberriarekin lotuko dituzten ibilbide irisgarriak oinezkoentzat sortzeko proiektua. 60.000€
  10. Bizikleta elektrikoak alokatzeko sistema bat ezartzea, Andoaingo leku es- trategikoetan kargatzeko, aparkatzeko eta alokatzeko hainbat puntu izango di- tuena. 250.000€
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!