Andoaingo alkatetzarako primarioetara aurkeztu da Joxe Mari Iparragirre

Jon Ander Ubeda 2022ko urr. 7a, 12:48

Andoaindarrak agintaldi honetan maiz ordezkatu du Podemos alderdia, hainbat ekitalditan. 58 urtekoa, euskalduna, Udal politikaren defendatzaile sutsua da. "Pepe" bezala ezaguna da Andoainen.

Podemos alderdiak hainbat alkategaien berri eman du, gaurkoan. Horien artean Andoaingoa. Barne prozesua astelehenean hasiko da. Beste hautagairik ezean, hautagai bakarra izango da 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeei begira.

 

Alderdiaren aurkezpena:
Jose Maria Iparragirre - Andoain

58 urteko andoaindar hau, bere bizitza profesionala arotzeriarekin lotuta egon dena, Podemosen partaide aktiboa da sortu zenetik. Pepe, horrela ezagutzen denez, ziur dago "politika egiten ez baduzu, beste batzuek zugatik egiten dutela".

Iparragirrek irmoki sinesten du udal-politikan, komunitatearen garapenerako funtsezko tresna den aldetik, eta, horregatik, zinegotziekin lankidetzan aritu da aurreko legegintzaldian eta oraingo legegintzaldian, baita udal-batzordeetan ere, Podemosen inguruko udal-bozeramaile gisa.

Andoainek – ziurtatu du Iparragirrek – helburu garrantzitsuak ditu hurrengo legegintzaldirako. Horien artean, trafikoaren arazoa eta horrek ingurumenean eta osasunean eragiten dituen kalteak konpontzeko erronka nabarmentzen da. Hautagaiarentzat ezinbestekoa den beste gai bat herri honek bizi duen etxebizitza sozial eta eskuragarriaren eskasia da. Arazo horren gainean azkar eta zehatz jokatu behar da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!