Eskalatzaile federatuek Otietan eta Olazarren aparkatzeko baimen berezia eskatu ahal izango dute

Aiurri 2022ko urr. 7a, 13:08

Apirilaren 14tik azaroaren 1era bitarte, asteburuetan ibilgailu partikularrek ezingo dute Otietan edota Olazar parkean aparkatu, masifikazioak ekiditeko.

Bestalde, eskalatzaile federatuek baimen berezia eskatu ahal izango dute infoturismo@andoain.eus posta elektronikoaren bitartez. Erregulazioak irauten duen bitartean, haranean bizi diren bizilagunek, ezintasunak dituzten erabiltzaileek eta baimendutako langileek baino ez dute izango autoan igarotzeko baimena. Erregulazioa amaitzeko hilabete baino gutxiago geratzen den arren, Amasola eta Aizkorriko eskalada guneetan eskalatu nahi duten eskalatzaile federatu guztiek Otietako parkean aparkatu ahal izango dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!