Azken urteetan, erabilera handiko gunea bilakatu da Sorabillako frontoia. Iturzaeta pala herrikoieko txapelketa egiteaz gain, asko dira aste osoan jokatzera hurbiltzen direnak. Bada, duela hilabete batzuk araudiaren kartel bat ezarri zuten; oraingoan, ezker pareteko sarea aldatu eta frontiseko gune belztu guztian metalezko txapa jarri dute.