Gau beltza Andoain osora zabalduko dute, urriaren 31n

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2022ko urr. 13a, 07:32

©Mendi Urruzuno

Manuel Larramendi Kultur Bazkunak Gau Beltzaren ospakizuna Andoainera ekarriko du. Euskal Herrian barrena indartuz doan festa gurean ere txertatzeko ekimena abiatu da.

Aste hauetan bolo-bolo dabil Euskaltzaleen Topagunearen unitate didaktikoa: “Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berresku- ratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri”. Andoainen, 2022an, garai bateko ohitura berreskuratu nahi da. Datozen egunetan, xehetasun gehiago eskainiko ditugun arren hauxe da egitarauaren muina.

Urriak 31, astelehena. Egitaraua:

  • 18:00 Txokolate-jatea Goikoplazan.
  • 18:45 Kalejira Goikoplaza-Etxeberrieta.
  • 19:30 Ospakizuna Etxeberrietan: goxoki banaketa, talo-jatea, zezen suzkoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!