Mugitu Andoain ekimena egingo da bihar, goizeko 10:00tan hasitan

Aiurri 2022ko urr. 11a, 13:15

Bihar, urriaren  12an, Mugitu Andoain ospatuko da. Jarduera hori irailaren 24an egin behar zen, baina eguraldi txarra zela medio, bertan behera geratu zen.

Biharko eguraldi iragarpena ere ez da oso ona, eta, beraz, egitaraua aldatu behar izan da eta jarduera guztiak Ondarreta ikastetxeko jolastokian egingo dira.

Ordutegia:

  1. 10:00 Mendi bizikleta irteera. Goikoplaza.
  2. 10:00 Arte martzialetako lantegiak, Karate eta Kenpo Kai. Ondarreta
  3. 11:00 Gimnastika erritmikoko lantegia. Ondarreta
  4. 11:45 Zinta-jokoa eta trebetasun-zirkuitua (ekarri ahal izango dira, bizikletak, patinak, patineteak, etab.) Ondarreta.
  5. 12:30 Dantzaldia online (65 urtetik gorakoak).
  6. 13:00 Kirol merezimendua eta zizka-mizkak (pintxoak) parte-hartzaileentzat.

Jarduera Fisiko eta Kiroletako Lansailetik animatu nahi zaituztegu herritar guztiak jarduera hauetan parte hartzera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!