Kirol Merezimenduen sariak banatu dituzte nabarmendu diren kirolarien artean

Aiurri 2022ko urr. 12a, 15:04

Mugitu Andoain ekimenak Kirol Merezimenduen sariak banatu ditu, Ondarreta ikastetxean gaur eguardian. Judo Klub Andoaingo, C.D. Kabutokeneko, Andoaingo Txirrindulari Eskolako eta C.D. Leizaran KK taldeko kirolariek eta taldeek jaso dituzte sariak, egin dituzten lorpenak direla medio. Argazki-bilduma eta sari emateen bideoa, ikusgai:

Hona nortzuk jaso dituzten Kirol Merezimenduen sariak, udal ordezkarien eskutik:

 

Judo Klub Andoain:

- Iraitz Aldasoro Miguel (Junior mailan: 1. Gipuzkoa eta Euskadiko Unibertsitate mailan). Espainiako txapelketan Murtzian parte hartu zuen.

- Ekaitz Goñi Marquiz (kadete mailan: 1. Gipuzkoan eta Euskadi mailan; Iruñean Espainiako txapelketan parte hartu zuen).

- Mara Sanchez Ascunce (infantil mailan: 1. Gipuzkoan eta 3. Euskadin).

- Aroa Galindo Garcia (3. Euskadin).

 

C.D. Kabutoken:

- Udane Garcia Lavena (infantil eta kadete mailetan: 3. Gipuzkoan).

- Aimar Perez Lainez (infantil eta kadete mailetan: 3. Gipuzkoan).

- Aitor Garcia Lavena (kadete mixtoan: katan, kobudon, defentsa pertsonalean eta kumiten, 1. Gipuzkoan).

- Angel Santiago Sanchez (jubenil mailan: kobudon, defentsa pertsonalean eta kumiten 3. Gipuzkoan).

- Carlos Santiago Barrena (senior mixtoan: defentsa pertsonalean 1. Gipuzkoan eta kumite +80 kg.n 3. Gipuzkoan).

 

Andoaingo Txirrindulari Eskola:

- Irati Aranguren (kadete mailan: Espainiako txapelduna erlojuaren kontra taldeka); lineako Gipuzkoako txapelketan txapeldun; Gipuzkoako erlojuaren txapelketan txapeldun; emakumeen Euskal Herria trofeoan 2.).

- Irati Etxarri (kadete mailan: Espainiako txapeldun erlojuaren kontra taldeka; Lineako Espainiako txapelketan 2.; lineako Gipuzkoako txapelketan 3.; emakumeen Euskal Herria trofeoan 3.).

- Izaro Zurriarain (junior mailan: lineako Gipuzkoako txapelketan 2.; emakumeen Euskal Herria trofeoan 2.).

 

C.D. Leizaran KK:

- Nesken taldea (senior mailan: Gipuzkoako lurraldeko 1.go mailako txapeldun, eta euskal ligara igoera).

- Mutilen taldea (senior mailan: Gipuzkoako lurraldeko 2.go mailako azpitxapeldun, eta euskal ligara igoera).

- Mutilen taldea (jubenil mailan: igoera Euskal ligara eta Gipuzkoako federazioko garaikurraren txapeldun).

- Nesken taldea (kadete mailan: Gipuzkoako federazioko garaikurraren txapeldun).

- Mutilen taldea (kadete mailan: Gipuzkoako federazioko garaikurraren txapeldun).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!