Gaur amaitzen da Euskaldunak deitu duen maskota lehiaketarako epea

Aiurri 2022ko urr. 14a, 11:06

Andoaingo futbol taldeak lehiaketa antolatu du udalerriko hiru ikastetxeetan, DBHko ikasleentzat hain zuzen ere: “Maskota baten diseinua eta izena”. Irabazlea mendeurrenaren ikur bilakatuko da.

Lanak banaka edo taldeka egin daitezke, eta urriaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira. Sobre handi batean aurkeztuko da, ‘SD Euskalduna Andoaindarra –Maskota lehiaketa’ izenarekin eta aurkezten den maskotaren izenarekin. Barruan, maskotaren izen bereko beste sobre bat egon beharko du, azken honen barruan egilearen izen-deiturak eta harremanetarako telefonoa azaldu beharko da.

Saria

2022-2023 denboraldirako bazkidetza, klubaren kamiseta bat, bufanda bat eta 200 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!