Jai Alai Lagunak Sariaren II. edizioa ospatu zen Arrate pilotalekuan

Aiurri 2022ko urr. 14a, 12:03

Igor Lizasoain, Aitor Itoiz, Mikel Gamarra eta José Alonso, hurrenez hurren.

Hiru partida jokatu ziren, iragan asteazkenean. Andoaindarrek lehen bi partidak galdu zituzten, baina finalean Aitor Itoiz andoaindarrak garaipena eskuratu zuen.

Irati Moreno eta Oihan Lopetegi andoaindarrek ezin izan zuten garaipena eskuratu Gasteizko Laia Uriberen eta Julen Martinezen aurka (25-30). Hiru eta laugarren postuetako norgehiagokan, Ibon Alonso gasteiztarra eta Aiert Goikoetxea hondarribitarra gailendu ziren Andoaingo Hodei Zuriarrain eta Berriozarko Ander Ekizaren aurka (30-28). 

Azkenik, final handia jokatu zen, eta Aitor Itoiz andoaindarrak garaipena lortu zuen Mikel Gamarrarekin, Jokin Maguregi eta Imanol Gamarraren aurka (35-22).

Naroa Merino elitean

Euskadiko Eliteko mailako aurrelari hoberena bilakatu da andoaindarra. Maila handia erakusten ari da azken aldian, baina jasandako lesioa medio, denboraldi batean kirola egiteari utzi beharko dio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!